Iruñeko Udaleko Presidentetza Batzordeak ez du onartu Aita Moret kalea trafikora zabaltzea. EH Bilduren eta PSNren udal taldeek aurkeztutako adierazpenen bidez egin dute errefusatzea, aldeko sei botorekin (EH Bildu, PSN eta Geroa Bai) eta kontrako bostekin (Navarra Suma).
EH Bilduren adierazpenaren bidez, onartu dute Enrique Maia alkateari eskatzea "aldaketa negatibo honekin atzera egiteko, gai hau Mugikortasun Batzordera eramateko eta oposizioko talde nagusiekin adostasunerako irtenbideak bilatzeko”.
Bestalde, PSNren adierazpenarekin, batzordeak "Aita Moret kalean trafikoa berriz irekitzeko erabakiaren aldebakartasuna errefusatzea" erabaki du, "are gehiago, COVID-19aren krisi betean". Halaber, bigarren puntu batean, onartu dute "hartutako neurria berehala gelditzeko exijitzea, Mugikortasun Batzordea egin arte, Aita Moret kaleko trafikoari buruzko gehiengoaren erabaki adostua hartzeko".