Sanferminik ez dela izanen iragarri zuen atzo Iruñeko Udalak. Hiriko jai nagusiak, baina, ez dira bertan behera utzi dituzten bakarrak. Arrosadiko kultur koordinadorak ohar bidez zabaldu duenez, "arduraz jokatu" nahi izan du eta bertan behera utzi ditu auzoko jaiak.