Testa funtsak kaltetutako familiak babesteko bat egin dute 13 eragilek

Euskalerria Irratia 2020ko martxoaren 3a

Argazkia: Ahotsa.info

Manifestu bat sinatu dute Nafarroako Gobernuari esku har dela eskatuz. Sanduzelai auzoan 87 adingabe "arrisku egoeran" daudela salatu dute sinatzaileek.

Sinatzaileek agirian jaso dutenez, familiei "alokairuak %100era igo nahi dizkie" Testak, "etxebizitza negoziotzat duten putre funts horien onurarako egindako legedi baten babesean". Sanduzelain, "bakarrik", 87 adingabe "arrisku egoera honetan" daudela gogorarazi dute.

Sinatu duten 13 kolektiboek Nafarroako Gobernuari eskatzen diote "esku har dezala eta eragotzi dezala kaltetutako familiek beren alokairuko etxebizitza arriskuan ikustea". Gogorarazi dutenez, "administrazioaren ardura da familia horien guztien etxebizitza eskubidea zaintzea, eta bizi baldintzak okertzeagatik gertatuko ez den irtenbidea bilatzea".

Manifestuaren sinatzaileak:

  1. Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (PAH Sanduzelai)
  2. Sanduzelaiko ikastetxeko guraso elkartea
  3. San Jorge ikastetxeko guraso elkartea
  4. Iparralde ikastetxeko guraso elkartea
  5. Sanduzelaiko auzo elkartea
  6. Sanduzelaiko saltoki eta berezoen elkartea
  7. Sanduzelai Kultura- Mix
  8. Umetxea
  9. Apustu-etxeen aurkako Plataforma
  10. Sanduzelai Kantuz
  11. Gaztaroa Mendi Taldea
  12. Elkarte Fundazioa
  13. Sanduzelai eta Buztintxuriko Joaldunak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!