Haur eskoletan "hemengo menuak" lantzeko eskatu du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2020ko otsailaren 19a

Lezkairuko haur eskola, artxiboko irudi batean.

Iruñeko Udaleko Herritarren Gaietarako Batzordeak EH Bildu udal taldeak aurkeztutako adierazpen bat onartu du astearte honetan, 'hemengo menuen" alde. Udal haur eskoletako jantokietan produktu freskoak, sasoikoak eta gertukoak hornitzea helburu duen ekimena da.

Era berean, adierazpen horren bidez, erabaki da "proiektu hau herritarrekin, beste erakunde batzuekin, hiriekin eta autonomia-erkidegoekin sozializatzea, urte hauetan sortutako esperientzia eta ezagutza partekatzeko moduan".

Iruñeko Udalak "Milan-Hiri Elikagai Politiken Itunari atxikimendua berresteko" akordioa ere jasotzen du adierazpenak.

Proposamenak EH Bildu, PSN eta Geroa Baiko udal taldeen babesa jaso du, eta Navarra Sumaren kontrakoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!