Sanduzelain orratzez beteriko haragi-bola bat agertu dela ohartarazi dute

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 22a, 08:26
Argazkia: Iruñeko Udaltzainak @PamplonaIrunaPM

Iruñeko Udalak jakinarazi die txakurren jabeei 'alertacan' sistemaren bidez, Antsoain 3 bis kalean, San Pedro taldetik gertu, orratzez beteriko haragizko pilota bat azaldu dela, inguru horretan dabiltzan animaliekin kontuz ibil daitezen.

Ez da lehendabiziko aldia horrelako txakur tranpak azaltzen direla Iruñean, aldez aurretik Alde Zaharrean eta Aranzadin ere azaldu baitira. Haragi edo ta saltxitxetan, orratzak, kristalak edo ta iltzeak sartzen dituzte ezezagunek, txakurrei kalteak eragiteko.

Alertacan@pamplona.es postaren bidez, herritarrek zerbitzuan alta eman dezakete. Hasiera batean, mezu elektroniko hau ez da salaketa jartzeko gune egokia. Horretarako, 092 telefono-zenbakira deitu beharko da Udaltzaingoaren aurrean, hura baita modurik azkarrena eta eraginkorrena egoera susmagarri baten aurrean esku hartzeko, baina kexak edo iradokizunak egiteko erabili ahal izango da, Herritarren Arretarako 010 telefonoa indartuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!