Patineteekin izandako istripuak boskoiztu egin dira Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 22a, 07:54

Iruñeak % 3,11 istripu gehiagorekin itxi zuen urtea, baina % 2,6 jeitsi ziren harrapaketak. Bizikleta istripuek apur bat behera egin arren, iaz hiri barruko bidean hildako pertsona bakarra txirrindularia izan zen. Goruntz egin dute nabarmen, patineteekin izandako ezbeharrek. 

2019an 2.697 istripu eta 150 harrapaketa izan ziren Iruñean, hau da, 2.847 ezbehar, aurreko urtean baino % 3,11 gehiago. Bide-istripuetan hildako pertsona bat, larri zauritutako 46 pertsona eta arin zauritutako 636 pertsona izan ziren. Iazko balantzeak beste datu batzuk islatzen ditu, hala nola harrapaketen kopurua% 2,6 jaitsi izana, radar-kabinek eta radar mugikorrek hautemandako 7.120 arau-hausteak, egindako etilometrietan izandako emaitza positiboen %2,21 edo patinetetan izandako istripuen kopurua, 2019an 2018arekin alderatuta bost aldiz biderkatu zirenak.

Trafikoko istripuetan 683 pertsona zauritu izanak % 0,4ko igoera eragin zuen zaurituen tasan aurreko urtean zauritu ziren 680ekin alderatuta. Zauritutako horien % 62,7 kaltetutako ibilgailuen gidariak ziren (428 zauritu, 415 arin eta 13 larri); % 20,9 oinezkoak ziren (143 zauritu, 115 arin eta 28 larri), %13,3 txirrindulariak ziren (91 zauritu, 1 hilik, 5 larri eta 85 arin) eta 21 MPIen erabiltzaileak ziren (21ak zauri arinekin) Bigarren Zabalgune, Donibane, Milagrosa, Iturrama eta Arrotxapean, hurrenkera horretan, metatu ziren joan den urtean hirian gertatutako istripuen % 57,3. Hilabetez hilabete, uztaila eta abuztua izan ziren 200 istripura iritsi ez ziren hilabete bakarrak, 181 eta 193 istripu izan zirelarik hurrenez hurren.  Aldiz, ekaina eta urria izan ziren istripurik gehieneko hilabeteak, 283 eta 276 istripurekin. Istripu gehieneko asteko eguna ostirala izan zen (istripu guztien % 17,4) eta igandea ezbehar-tasa txikienekoa (istripuen % 8,92).

Harrapaketa gutxiago hirian

Joan den urtean Iruñean % 2,6 gutxitu zen harrapaketa-kopurua. 150 harrapaketa izan ziren, 2018ko 154ekin eta 2017ko 164ekin alderatuta.  Horietatik 97tan (% 64,67) auto bat zegoen tartean, 16tan (% 10,6) bizikleta, 15etan (% 10) furgoneta bat, 12tan (% 8) motozikleta, 5etan (% 3,33) autobus bat, 4tan (% 2,67) kamioi bat eta 1ean (% 0,67) MPI bat.  Harrapaketa horiek 143 zauritu eragin zituzten, 115 zauritu arin, eta 28 larri.  Larri zauritutako horietatik 19 (% 67,86) auto batek harrapatu zituen, 5 (% 17,86) motozikleta batek, 3 (% 10,71) furgoneta batek eta 1 (% 3,57) autobus batek.

Apirilean eta urrian gertatu ziren ezbehar gehien, 18 eta 17 hurrenez hurren, harrapaketak hilabete guztietan izan baziren ere. Asteko egunei dagokienez, 2019an astearte eta ostiraletan gertatu ziren harrapaketen % 40, 30na egun horietako bakoitzean Harrapaketen %17,3 Bigarren Zabalgunean gertatu ziren, % 14,3 Arrotxapean, %13,3 Iturraman eta %9,3 Milagrosan. Lezkairun, Mendillorrin eta Erripagañan ez zen harrapaketarik gertatu 2019an.

Hildako bakarra bizikleta-istripuz hil zen

Jaitsiera txiki bat izan zen bizikletek eragindako ezbeharren kopuruan, nahiz eta Iruñeko bideetan 2019an hil zen pertsona bakarra txirrindularia izan. Guztira 145 gorabehera gertatu ziren, 2018an baino 5 gutxiago, baina 2017an baino 20 gehiago hala ere. Bizikletak harrapatutako pertsonen kopurua 15ean mantendu zen eta istripu-kopurua 135etik 130era murriztu zen.  

Txirrindulariek eragindako ezbeharren kitapenak emaitza hauek utzi zituen: hildako bat, 5 pertsona larri zaurituta (2018an baino 3 gehiago) eta 85 pertsona arin zaurituta (aurreko urtean baino 6 gutxiago).  Kopuru horri 16 pertsona gehiago gehitu behar zaizkio: bizikletekin izandako gorabeheretan arin zauritu ziren oinezkoak.  Istripuen % 15,1 Bigarren Zabalgunean gertatu ziren, % 12,4 Arrotxapean, % 9,6 Iturraman eta % 8,9 Milagrosan eta Donibanen. Hildakoak Donapea IIP inguruan izan zuen istripua. Larri zauritutako 54 pertsonetatik 2k Bigarren Zabalgunean izan zuten istripua eta banak Etxabakoitzen, Lezkairun eta Mendillorrin.  Bigarren Zabalgunea, Iturrama eta Arrotxapea inguruan gertatu ziren zauritu arin gehien bizikleta-istripuen ondorioz, 15, 12 eta 11 bakoitzean hurrenez hurren.

MPIek eragindako 29 istripu eta 19 pertsona zaurituta

Bideetako ezbeharrei buruzko balantze honetan hiriko bideetan gero eta ugariagoak diren MPIak (Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak) ere aipatzen dira. Joan den urtean 29 istriputan izan zuten zerikusia ibilgailu horiek, 2018an baino % 383 gehiago, orduan 3 besterik ez baitziren izan. 2019an arin zauritutako 18 pertsona utzi zituzten eta larri zauritutako 1. Aurreko urtean, 2018an, 3 pertsona arin zauritu ziren.

Auzoz auzo, MPIek eragindako 7 istripu, lautik bat, Arrotxapean gertatu ziren, 6 Iturraman, 4 Mendebaldean eta Bigarren Zabalgunean, 2 Milagrosan eta 1na Buztintxurin, Txantrean eta Etxabakoitzen.  Zauritu gehien izan ziren auzoa Iturrama izan zen, arin zauritutako 6 pertsonarekin, 4 Bigarren Zabalgunean, 2 Arrotxapean eta 1na Buztintxurin, Txantrean, Etxabakoitzen, Mendebaldean, Milagrosan eta Donibanen.  Mendebaldean gertatutako istripuan zauritu zen larri zauritu zen pertsona.

7.000 zehapenetik gora gehiegizko abiaduragatik

2019an Iruñeko Udaltzaingoak zenbait kontrol neurri jarri ditu abian  Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategiaren baitan, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren kanpainen baitan edota Udaltzaingoaren ekimenez. Abiadura-, alkohol- eta droga-kontrolak egin dira, gidatu bitartean arreta galtzearenak, segurtasun-uhalaren erabilerarenak, haurrentzako segurtasun sistemenak, oinezkoendako pasabideenak, bizikleta eta MPIenak edo ibilgailuen derrigorrezko agirienak, besteak beste

2019an 7.120 zehapen ezarri ziren Iruñean gehiegizko abiaduragatik. Horietatik 5.512 hiriko bide ezberdinetan jarrita dauden radar-kabinetatik eginiko salaketak izan ziren (horietako bat delitu gisa izapidetu zen eta 1.609 radar mugikorren bidez. Urtean zehar ia 1,8 milioi neurketa egin ziren guztira, eta horietatik % 40an salaketak bideratu ziren. 2018an 636.000 abiadura-neurketa egin ziren, eta 4.172 arau-hauste atzeman ziren (1.766 radar-kabinen bidez) eta 2.406 radar mugikorren bidez. Atzemandako arau-hausteen eta ezarritako zehapenen arteko ratioa % 0,66koa izan zen.

Etilometriei dagokienez, eginiko 27.221 probetatik %2,2tan izan zen emaitza positiboa. Azken bost urteetan egin diren etilometria kopururik handiena da eta emaitza positiboen portzentajerik txikiena Guztira 101 positibo epaitegira bideratu ziren eta beste 504 administrazio-espediente bidez ebatzi ziren. Droga probei dagokienez, 147 egin ziren, aurreko urtean baino 18 gutxiago, 4 positibo gehiagorekin, ordea (51tik 55era igo da kopurua). Hau da, eginiko proben % 37,4 zehapenezko administrazio-espediente bidez ebatzi zen.

Amaitzeko, arreta galtzeen, segurtasun-uhalen erabileraren, haurrentzako segurtasun sistemen, oinezkoen pasabideen edo bizikleta eta MPIen kontrolerako kanpainetan bildutako datuak jasotzen dira. 488 salaketa jarri ziren gidatu bitartean telefonoz hitz egiteagatik (kontrolpean izan ziren 31.000 ibilgailu baino gehiagotik % 0,59ri jarri zitzaien isuna), 490 bizikleta eta MPIei (kontrolatutako 2.458 ibilgailutik % 8,42k jaso zuten isuna), 160 oinezkoendako pasabideetako arau-hausteengatik (kontrolatutako ia 20.000 ibilgailutik % 0,81ek jaso zuen isuna) eta 30 zehapen ezarri ziren segurtasun-uhalen eta haurrentzako segurtasun-sistemen arauak ez betetzeagatik (kontrolatutako 31.000 ibilgailu baino gehiagotik % 0,1).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!