Txirrindulari bat larri zaurituta, drogaturiko auto gidari batek harrapatuta

Euskalerria Irratia 2020ko urtarrilaren 8a

Horrela geratu zen kotxearen aurreko kristala. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

34 urteko txirrindulari bat larri zaurituta dago, kotxe batek aurretik eraman ostean. Atzo gertatu zen istripua, Belosoko gasolindegiaren parean dagoen zebrabidean. Auto gidariak positiboa eman du, kokaina eta kalamuan.

Ibilgailua Mendillorritik zetorren, eta biribilgunea hartu ondoren Iruñerako norabidean jarraitu zuen. Une horretan,  neska bat bere bizikletan zihoan oinezkoen pasabidea zeharkatzen ari zen. Turismoak jo zuen eta gogor jo zuen kotxearen aurreko kristalarekin -hautsi egin zen-, eta gero lurraren kontra jo zuen. Kolpe handia hartu zuen buruan.

Anbulantzia batek Nafarroako Ospitalera eraman zuen gaztea, eta bertan geratu zen ospitaleratuta. Hasiera batean, zauri larri gisa katalogatu zuten. Iruñeko Udaltzaingoa bertaratu zen, eta gertakariaren argiketaz arduratu zen. Alkohol proban, gidariak negatibo eman zuen. Drogen kasuan, positiboa bitan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!