Iruñeko Udalak frankismoaren aurkako kereila Nazio Batuetara eramateko ekimena aurkeztu du oposizioak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 11a, 14:02

EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik 2017an frankismoaren krimenen aurka Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordean jarritako udal-kereilari jarraipena eman diezaiola eskatu diote egungo Iruñeko Udalari. Osteguneko udal bilkuran eztabaidatuko da mozioa.

Gerra Zibilean eta diktaduran gertatu ziren eta Iruñeko zinegotzi, udal langile eta herritarrei eragin zieten krimenak ikertzea eta epaitzea helburu duen demanda 2017ko martxoaren 28an aurkeztu zen, eta zenbait instantzia judizialek ez dute izapidetzeko onartu, baina, hala ere, Udalari aitortzen diote demanda hori zuzentzeko legitimitatea. Hala eta guztiz ere, eta 2016ko abenduaren 1eko Osoko Bilkuraren erabakiaren aginduari jarraituz (nazioarteko eskariz abiarazitako ekintzak ere gauzatzea aurreikusten zuen akordio horrek), proposamena da Nazio Batuen aurrean demandarekin jarraitzea, "1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren eta erregimen frankistaren biktima izan ziren hiri honetako bizilagunentzako babesa eta elkartasuna berretsiz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!