Udaletxeko atariko dekorazioa aldatzeko lanak abian dira. Enrique Maya Navarra Sumako alkatearen aginduz, udal langileek dagoeneko Iruñeko armarria erretiratu dute. Jarraian, Felipe V.aren armarri borbondarra jarriko dute.
Change.org plataforman, aldaketa gerarazteko sinadura bilketa jai dute abian. Dagoeneko 4.000 sinadura bildu dituzte.
Aldaketa zetorren jakitun, EH Bilduko eledun Joseba Asironek joan den ostiralean bisita gidatua egin zuen 50 bat herritarrentzat. Hartan, gogor kritikatu zuen Maiaak Iruñeko historia "dinastia baten armarriarekin estali" nahi izatea, udaletxeko ezkaratzaren dekorazioa "iraultzeko" erabakiarekin.
Txio baten bidez, EH Bildu Iruñeak jakinarazi du Asironek hitz eman duela "hau ez dela horrela eratuko".