Comiruñako dieten auzia gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran aztertuko dute. Horren aurretik, Maia alkateak udal enpresako ezohiko batzarra egitera deitu du. Hilaren 22an eginen dute. Gai zerrendan, puntu bakarra: estatutuak aldatzea, dietak bertan behera gera daitezen.
Joan den legealdian, udal aginte taldeak bertan behera utzi zuen dieta sistema. Honetan, alkatea berreskuratzen ahalegindu da. Oposizioak aurre egin dio, eta EH Bilduk afera Merkataritza Epaitegiaren aurrean salatu zuen.
Maiaren sistemaren arabera, goi kargudunek 361 euro kobratu behar zituzten, haien ordutegiaren barruan eta Udaletxean bertan Comiruñako Administrazio Batzordearen bilkuretan parte hartzeagatik.