Iruñeko Gazteluko Plazako zoruaren zati bat hondoratu da

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 11a, 13:55

Suhiltzaileek lurpeko aparkalekuan eta zerbitzu galerian ikuskapena egin dute kalteak ikusteko. Lehendabiziko ikerketen arabera, azken egunetako euriteek Gazteluko Plazako zonalde hau ahuldu dute. Ingurua hesituta geratu da.

Iruñeko La Perla hotelaren parean dagoen Txapitela kaletik gertuen dagoen izkina da kaltetua. Iruñeko suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu ziren.Suhiltzaileek lurpeko aparkalekua eta zerbitzuen galeria miatu dituzte kalteak ikusteko, eta Udaltzaingoak ingurua hesitu du, ezbeharrik ez gertatzeko, istripuaren arrazoiak ikertzen ari diren bitartean.

Kaltetutako eremua plazako loreontzietako batetik gertu dago, eta, beraz, ur-pilaketa bat izan liteke, duela urte batzuk Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean dagoen lorategi-eremuarekin gertatu zen bezala, erakunde horren lurpeko aparkalekuari eragin ziona.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!