Auto bat lapurtu dute ospitaletako larrialdietako arrapalan

Euskalerria Irratia 2019ko urriaren 31

Arratsaldeko 20:30ean gertatu zen lapurreta. Bikote bat ospitaletako larrialdietara joan zen eta kotxearekin ateraino sartu ziren. Kotxea arrapalan utzita, barrura sartu ziren ziztu bizian. Larrialdietako atean, zain zegoen beste pertsona batek, kotxea lapurtu zien, bidaiariak ospitale barruan artatuak ziren bitartean. Iruñeko Udaltzainek ospitaletatik metro gutxitara atxilotu zuten lapurra.

Susto bikoitza jaso zuten. Larrialdietara joan behar eta gainera kotxea lapurtzea. Bikotea ospitalean sartu zenean, eta ibilgailua arrapalan utzi zutenean, irekita eta giltzak jarrita, 48 urteko beste paziente bat, ospitaleratzeko zain zegoena, autoan sartu zen eta eraman egin zuen. Ez zen urrutira joan, Opuseko klinikaren inguruan, gaizki sentitu, kotxea gelditu eta hormaren kontra eutsita itxaron zien Udaltzainei. Iruñeko udaltzainek ibilgailua itzuli zieten, inolako kalterik gabe, jabeei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!