Elkartasun ekarpena egin dute Iruñeko Peñek

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 25a, 12:06

Aurten ere, Iruñeko Peñek  beren konpromezu sozialarekin betetzen dute, eta beren hondar alea ematen dute gizarte justuago eta solidarioago baterako. Antolatutako jai eta gizarte ekitaldiak probestuz, Peñen Federazioak materiala, elikagaiak eta ekarpen ekonomikoak bildu ditu aste honetan bertan, okerren pasatzen ari direnei eta laguntza gehien behar dutenei laguntzeko lanean ari diren kolektiboei emandakoak.

Gauzak horrela, eta joan den ekainaren 29an, Peñen Eguna,  peñetako bazkide ugari bildu zirela probestuz, aurten ere Peñen Federazioak jaiari elkartasun itxura gehitzea erabaki zuen. Jardueren izaera herrikoia eta doakoa mantenduz, bertaratutako guztiei 1 kg elikagai emateko eskatu zitzaien zezen plazan ospatu zen Grand Prixaz gozatzeko sarrera gisa. Horrela, 1.360kg janari biltzea lortu zen, oraingo honetan Zaporeak programara bideratuak, errefuxiatuei laguntzen diena, egunero janari plater bat emanez.

Ekarpen solidarioa ez zen hor geratu, Peñen Eguneko musika emanaldia Muxutrock taldearen eskutik etorri zen, haren cache-a helburu sozial eta solidarioetara zuzentzen baitute oso-osorik. Kontzertu horretako 1.000 euroak ADEMNA Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari eman zitzaizkion.

Peñen elkartasun ekarpena Sanferminetara ere iritsi zen, non festa eta dibertsioaz gain, konpromisorako eta elkartasunerako lekua eta denbora ere badagoen. Iruñeko Peñen Federazioak pilota jaialdi arrakastatsua antolatu zuen Labrit pilotalekuan. Bertan, emakumezkoen kirolari ikusgarritasuna emateaz gain, 2.000 euro bildu ziren HiruHamabi Elkarteari emandako sarreren salmentan, hau da, erositako kalte zerebralak eragindako adingabeak dituzten familien kolektiboari. Elkartea familiei laguntzen eta baliabideak ematen saiatzen da, askotan osasun sistemak estaltzen ez dituen terapietan eta errehabilitazioan laguntzeko.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!