Bihar 3 urte beteko dira Elhadji Ndiaye Espainiako Poliziaren polizia etxean hil zela, Arrotxapea auzoan atxiloketua izan ondoren. Haren heriotzaren nondik norakoak ez dira oraindik argitu, baina, hala ere, kasua ikertzeaz arduratzen den epaitegiak artxibatu egin zuen, "arrazoi naturalengatik" hil zela iritzita.
Africa United, EH11 Kolore, Papeles y Derechos Denontzat eta SOS Arrazakeria Nafarroa taldeek elkarretaratzea egingo dute bihar, ostirala, 18:00etan, Iruñeko Udaletxeko Plazan, Elhadji Ndiaye gogoratzeko eta justizia eskatzeko.