Nafarroako Auzitegi Nagusiak 9 urteko espetxe zigorra berretsi du Iruñean iloba bat bortxatzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 24a, 14:59

41 urteko gizonezko auzipetua emakumezkoaren mozkorraldiaz baliatu zen, orduan 19 urte zituen biktimak.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 9 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 19 urteko iloba bortxatu zuen akusatu bati.

Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa jar daitekeen epaian, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salak berretsi egiten du 41 urteko auzipetuari ezarritako kalte-ordaina, eta 30.000 euro ordaindu beharko dizkio biktimari.

Auzitegiak frogatutzat jo zuenez, 2004an iritsi zen gaztea Espainiara, arrebarekin batera, amarekin Iruñean bizitzeko asmoz. 2016ko otsailetik aurrera, biktimak senide-bikote batekin zuen harremana areagotu zuen, eta senideok "osaba-izebak" ziren berarentzat.

2017ko uztailean, bikloteak okindegi negozio bat ireki zuen salatzailearekin batera, Nafarroako hiriburuko San Juan auzoan. Irailaren 20an, gaztea bere 'osabarekin' geratu zen lokalean. Honek, likore ezberdinen zurrupadak zerbitzatzen hasi zitzaion, eta probatzera behartu zuen emakumea. Hala, ordu erdian, berak sei txupito eta bi garagardo edan zituen.

Hartutako alkoholaren ondorioz, "gaizki eta oso edanda" sentitzen hasi zen. Egoera horretan, erruztatuak besotik helduta eraman zuen lokalaren barrualdera, sukaldera, eta lurrean etzan zuen. Bertan, neska lotan geratu zen, "zuen mozkortasunaren ondorioz". Une jakin batean, gauerditik gertu, emakumea lo zegoela aprobetxatuz, auzipetuak bortxatu egin zuen.

Joan den ekainean, Auzitegiko Lehen Atalak kondenatu egin zuen auzipetua, biktimaren testigantza "koherentea eta sinesgarria" zela iritzita; baieztapen horiek berretsi egin zituen, "kanpoko froga oparo eta nahikoa batean jasotako ebidentziekin".

Hala, beste ebidentzia batzuen artean, honako hauek aipatu zituen auzitegi epai-emaileak: lagun baten deklarazioa, kondenatuaren emaztearen testigantza, larrialdietan artatu zuten medikuen adierazpenak, polizien manifestazioak, auzitegiko froga eta perizial psikologikoa.

Helegitean, defentsak absoluzioa eskatu zuen. Errugabetasun-presuntzioa urratu zuela alegatu zuen, kargu-frogarik ez zegoelako, salatzailearen deklarazioak egiantzekotasunik, sinesgarritasunik eta iraunkortasunik ez zuela iritzita.

Auzitegi Nagusiak, ordea, ez du biktimaren testigantzan kontraesanik ikusten, "koherentea eta sinesgarria baita". Nabarmendu duenez, "ez dago aldaketa nabarmenik edo kontraesanik salatzaileak poliziaren, instrukzio-epailearen eta ahozko ikustaldiaren aurrean egindako adierazpenetan". Gainera, defentsak 6 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, sexu-eraso sarketa delituagatik aurreikusitako gutxienekoa, zigor handiagoa justifikatzeko arrazoirik ez zegoela iritzita.

Hala ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baieztapen horren aurka egin du, "alkoholaren irensteagatik biktimak jasaten duen babesgabetasun-egoera" eta "generoa, adina eta gorpuzkera fisikoa" direla eta, akusatuak baliatu zuen. Gainera, Auzitegiak gaineratu duenez, "konfiantza-abusua" zegoen, familiarteko harremana zegoelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!