Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak gaur goizean berrezarri du “Gogoan” eskulturan ezarritako plaka. 1978ko Sanferminetan izandako gertakari tragikoak oroitzen ditu plakak eta uda honetan izandako erasoetan lapurtu dute hainbatetan. Berrezarpenarekin batera plakak duen euskarria zimeldatu da.