"Iruzur antidemokratikoa" egotzi dio EH Bilduk Enrique Maiari, zinegotzien ordezakapena atzeratzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 5a, 13:36

Iruñeko alkateak "ospoziziorik gabe gobernatu" eta mankomunitateko gehiengoak aldatu nahi dituela salatu du Joseba Asironek.

Arratsaldeko udalbatzan, bi eserleku hutsik izanen dira. 27 zinegotzi beharrean 25 eseriko dira bilkura aretoan. Geroa Bai eta PSNren tokietan, bi aulki hutsik egonen dira. Pasa den abuztuan, kargua utzi zuten Itziar Gomez eta Elma Saizek Nafarroako Gobernuan kontseilari karguak hartzeko joan zirenetik. Orduz geroztik, Enrique Maia alkateak ez du ezohiko bilkurarik deitu ordezkoak izendatzeko. Gaurko udalbatzan, beraz, gehiengo "faltsua" izanen du. Hala salatu du EH Bilduk. 

Navarra Suma presioa egiten ari da Iruñerriko Mankomunitateko batzarra lehenbailehen egin dadin. Aritz Aiesa, egungo mankomunitateko presidenteak, irailaren 26rako deitu du batzar orokorra. EH Bilduk, Geroa Baik eta PSN, ez ohiko udal bilkura eskaria erregistratu dute. Berez, alkatearen eginkizuna da hori, baina udal erreglamenduaren 47. aritikuluaren arabera, udalbatzaren gehiengoak hala eskatzen badu, alkateak bilkura deitu beha du derrigorrez, hamabost egunetan. Irailaren 24an, mankomunitateko batzarra baino bi egun lehenago, beteko da epea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!