Armadak etorbidea du berriro, Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 6a, 13:36

Joseba Asironen udalak izena aldatu zion etorbideari. Katalina Foixkoa izan da kalea apiriletik ekainera bitartean.

Navarra Sumako Enrique Maia Iruñeko alkateak agindutako lehenengo neurrietako bat izan da etorbideak "sortu zenetik" izan zuen izena hartzea berriro. Ekainean alkatearen ebazpen bidez onartu zen izen aldaketa. Gaur ezarri dituzte plakak. Hala, Armada etorbidea da Zabalguneko kalea.

Apirilean izena aldatu zion Joseba Asiron alkate ohiak kaleari. Katalina Foixkoa etorbidea izan da, apiriletik ekainera bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!