Herritarren Segurtasuneko Alorrean (Iratxeko monasterioaren kalea) dagoen bulegoan jasotako objektuak hainbatek aurkitu eta eraman dituzte hara, esaterako, udaltzainek, taxilariek, garbiketa-langileek, garraio publikokoek eta partikularrek. Sanferminetan, bulegoa eguneko 24 orduz dago irekita, jendeari etengabe laguntze aldera eta galdutako artikuluen itzulketa errazteko.
Bulegoan lanean ari diren langileek datu-base batean erregistratzen dituzte objektuak, bilaketa errazagoa izan dadin. Halaber, jabea identifikatuz gero, harremanetan jartzen da harekin. Hori da, hain zuzen, gitarraren kasua: oraindik bulegoan dago eta Zaragozako mariatxi batena da. Zorroaren barneko sakela batean zeuden cd-ek bidea eman dute jabea aurkitzeko, bertan kontaktu bat ematen baitzuen zerbitzua artistikoak eskaintzeko. Hori horrela, espero izatekoa da datozen orduetan gitarra bila joatea.
Hartzeko zain daude, baita ere, hainbat NAN, gidabaimen, txartel eta bestelako agiri. Identifikatu ezin daitezkeen objektuak kutxetan sailkatzen dira. Ohikoenak poltsak eta aterkiak dira. Nolanahi ere, iazko urteaz alderatuta, asko igo da jasotako telefono mugikorren kopurua. Orain arte, 134 jaso dira, eta iazko sanferminetan, guztira, ez ziren 100era iritsi (zehazki, 98).
Bestalde, Babes Zibileko Batzordeak gaur goizean eduki du ukituengatik aurkeztutako salaketa baten berri. Salaketa 9an erregistratu zen, baina gertaera uztailaren 8koa da. Salaketaren jomuga den erasotzaileari jarria zioten jada beste salaketa bat egun horretan berean