Mundu Osasun Erakundeak egiten dituen gomendioetatik urrun geratzen da aire kalitatea Nafarroan: kutsadura du aireak eta horixe da herritarrek arnasten dutena. Guztiek. Horrez gainera, lurraldearen bi heren daude kutsadura maila altua irensten. Herritarren osasunean eragina izateaz gainera, nekazaritzan ere badu ondoriorik, baita basoetan zein ingurune naturaletan ere. Hala ondorioztatu du Ekologistak Martxan taldeak osatu duen 2018ari dagokion Aire Kalitateari Buruzko Txostenak. Espainia mailako informazioa da zabaldu duena guztira 800 estazio ofizialetan jaso dituzte datuak eta Nafarroan hamabi tokitan.
Datu positiboak ere badira tartean: iaz esaterako, suspentsioan dauden partikulen mailak behera egin zuen, netrogeno dioxidoak eta azufre dioxidoak ere behera egin dute. Baina, beste alde batetik, Iruñerrian sortzen den kutsadura, bereziki autobideek eta bigarren mailako errepideek sortuak, Castejongo zentral termikoak eragindakoak eta industriagune zenbaitek eragindakoak hazi egin dira eta herrialde osora zabaldu dira. Horregatik jaso du txostenak herritar guztiei eta bereziki herrialdearen bi hereni eragiten diola kutsatutako aire horrek.
Iaz izandako euri kantitateak eta atmosferan izandako egonkortasun ezak eragin dute hein batean kutsaduraren egonkortzea eta airea garbiago mantentzea. Hori ez da nahikoa izan baina, beroak ozonoaren kutsaduran eragin zuzena izan du. Bereziki Nafarroaren Erdi Aldea eta Erribera izan dira kalte horiek gehien sumatu dituztenak ozono kontzentrazio arriskutsua dagoelako. Magnesitas de Navarra enpresak ere badu eraginik puntualki aire kalitatean. Zubirin ezarria, mendialdean du eraginik handiena. 2018an azufre dioxidoa Mundu Osasun Erakundeak gomendatzen duena baino altuagoa dela ondorioztatu dute txostenean.
Airearen kalitateak hobera egin behar du, derrigorrez
Lehen mailako arazotzat hartu beharko litzateke airearen kutsadura eta hori murrizteko baliabideak eta tresnak martxan jarri beharko lirateke Ekologistak Martxan taldearen ustez. Airearen Kalitatea Hobetzeko Planak derrigorrezkoak dira baina ozonoaren kasuan Nafarroako Gobernuak urteak daramatza dus ere egin gabe. bereziki Erriberan du eragina eta 187.000 herritarrei eragiten die zuzenean, baita laborantza eta basoan ere.
Hirietan murrizketa nola egin, argi dago: autoaren erabilera murriztea eta sustatzea garraio publikoa, bizikleta eta oinezkoen joan etorria. Energia aurreztea, industria hobekuntzak txertatzea, zentral termikoak istea eta zigorra ezartzea erregaiei.