Irrintzi Plaza saioan izan da Lierni Garcia yoga irakaslea. "Barrutik eten bat behar nuela esan zidan gorputzak, eta konponbiderik aurkitzen ez nuela, yogara iritsi nintzen. Yoga hasi zitzaidan erantzunak ematen. Finean, barruan ditugun erantzunak dira". Yogak eskaintzen dituen tresnak zabaltzeko baliatuko dute nazioarteko eguna.
