Komunikazio estilo feminista lantzeko ikastaroa eskainiko du UEUk

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 11a, 19:59

Ekainaren 24an eta 25ean Iruñean eginen da ikastaro praktiko hau. Komunikazio-estilo ezberdinak genero-ikuspegitik aztertuko dira eta komunikazioa lantzeko tresnak eta baliabideak emanen zaizkie ikasleei.

 

EHUko bi irakasle Itxaso Fernandez Astobiza eta Arantza Gutierrez Paz izanen dira ikastaro honetako arduradunak. Horrela azaldu dute haien helburu nagusia zein den:   “Emakumeon presentzia areagotu bada esparru publikoan, oraindik badira emakume askok ezetz esaten diotenak hitzaldi, debate edo saio batean parte hartzeari. Gauza asko daude horretan, baina horietako bat, zalantzarik gabe, publiko aurrean hitz egiteko beldurra da, oso maskulinizatuta dagoen eremu batean aske eta lasaitasunez aritzea, alegia. Ikastaro honetan, horretaz arituko bagara ere, harago joango da, eta emakumeen eta gizonen sozialiazioan dauden ezberdintasunetan oinarrituta, komunikazio-estilo ezberdinak ere identifikatuko ditugu, baita horietatik abiatuta, estilo komunikatibo feminista lantzeko oinarriak ezarri eta ikasi ere.

Ikastaroa praktikoa izango da, eta ikaslearen esperientzietatik zein lanketatik abiatuko gara teorian (aurretik eskuragarri izango dute ikasleek) azaltzen diren kontzeptuak eta teknikak aplikatzeko, norberak egin beharreko auto-ebaluazio partekatu batean oinarrituta. Jakitun gara abiapuntu ezberdinetatik hasiko den ikasketa bat dela, eta horrek ere aberasten du ikasketa-prozesu bera.”

Helburuak

Komunikazio-estilo ezberdinak (aserziozkoa, pasibo, agresiboa) identifikatu eta genero-ikuspegitik aztertu.

Komunikazio-estilo feminista (hizkuntza eta komunikazio ez-androzentrikotik harago) ezagutu eta landu, bai pertsona arteko komunikazioan zein esparru publikoan.

Ikasleei komunikazioa lantzeko tresnak eta baliabideak eman, bere ahalduntze prozesuan baliagarriak izan daitezkeenak.

Edukiak

Ekainak 24, asteartea

9:00-10:00 Ikastaroaren nondik norakoak. Parte-hartzaileen aurkezpena (aurkezpen-dinamika)

10:00-11:00 Komunikazio estiloak (teoria):

Komunikatzaile pasibo, agresibo eta asertiboa.

Komunikazio-estilo femenino eta maskulinoa???

Komunikazio-estilo feminista.

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-13:00 Gure komunikazio-estiloa ezagutzeko 2/3 minutuko diskurtsoa norberak nahi duen gaiaren ingurua, besteen aurreran.

13:00-15:00 Bazkaltzeko tartea

15:00-16:30 Emakumeok esparru publikoan:

Erabiltzaileak hartzeko esparru formalak eta informalak.

Mansplaning-i aurre egitea, nola?

Bileren antolaketa.

Eztabaidaren antolaketa.

(Ariketa praktikoetatik abiaturiko lanketa)

16:30-17:00 Egunaren laburpen-saioa eta ebaluazioa.

 

Ekainak 25, asteartea

9:00-11:00 Komunikazio feminista lantzen (saio teoriko-praktikoa) I:

Diskurtsoa lantzen ikuspegi ez-androzentrikotik (hizkuntza inklusibotik komunikazio feministara)

11:00-11.30 Atsedenaldia

11:30-13:00 Komunikazio feminista lantzen (saio teoriko-praktikoa) II:

Pertsonaren komunikazioa feminismotik: aserziozko erantzunak lantzen.

13:00-15:00 Bazkaltzeko tartea

15:00-16:30 Komunikazio feminista lantzen (saio teoriko-praktikoa) III:

Publiko aurrean hitz egiteko teknikak.

Beldur eszenikoari aurre egiteko teknikak.

16:30-17:00 Ikastaroaren laburpen-saioa eta ebaluazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!