Ile urdina, begi urdinak, 1,75 metro. Horiek dira emakumearen nolakotasunak. Etxetik astelehenean irten zen arratsaldez txakurrarekin paseora. Sanduzelai auzoan bizi da emakumea eta auzoko txakurren gunera irten zen. Gumersinda du izena eta kalera irten zen unean txandaleko praka beltzak, txaketa grisa eta Nike markako zapatilak zeramatzan, markaren ikurra arrosa kolorekoa zuelarik. Hala jakinarazi du Foruzaingoak. Atzo arratsaldetik dago abian emakumea bilatzeko lan-taldea.