Taula periodiko erraldoia ezarri dute Baluarte Plazan

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 23a, 19:23

Hormigoizko 118 kubok elementu bakoitzaren informazioa jasotzen dute. Dibulgazio zientifikoko ekintzak antolatuko dira.

Iruñeko Balaurte Plazan asteazken honetan kokatutako instalazioak taula periodikoaren 150. urteurrena oroituko du. Hormigoizko 118 kuboetan elementu kimikoen oinarrizko informazioa jaso da gaztelania, euskera, ingelera eta frantsesez.

Ekainean, jarduera kulturalak antolatuko dira herritarrentzat, tailer eta hitzaldi zientifikoak barne, taula periodiko horren inguruan formatu handiko zenbait adierazpen artistikoz gain.

Instalazioa gutxienez hilabete batean egongo da leku horretan; horrela, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Nicdo enpresa publikoak pasa den martxoaren 12an zientziaren ibilbidearen gainean sinaturiko hitzarmenaren barruko lehen jarduera izango da, parkeetan, plazetan eta pasealekuetan zientzia-dibulgaziorako espazioak sortzearren.

300 bat kg-ko hormigoizko bloke bakoitzean taulako elementu bakoitzari buruzko informazioa ageri da: ikurra, zenbaki atomikoa, banaketa elektronikoa eta aplikazio batzuk. Informazioa gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez aurkitzen da. Gainera, bloke-elementu bakoitzean QR kode bat dago, elementuari eta horren propietateei buruzko informazioa gehitzeko, irakurgailua gailu mugikor batetik aktibatuaz.

Ekainean zehar, taula periodikoaren tamaina handiko instalazioa eszenatoki moduan erabiliko da zientzia-dibulgazioko jardueretarako eta Iruñeko Planetarioak eta Nicdok antolatutako kontzertuetarako. “Taula periodikoaren arratsaldeak” izenburupean, hainbat jardunaldi antolatuko dira, eta, horrela, erakustokia anfiteatro bilakatu ahal izango da herritarrentzat jarduera kulturalak, musika, tailerrak, hitzaldiak,… egiteko; halaber, taularen bisita iruzkinduak egin ahal izango dira.

Aurten, 2019an, taula periodikoa sortu zeneko 150. urteurrena ospatuko da; hain zuzen ere, Errusiako Dmitri Mendeleev kimikariak sortu zuen 1869an, elementuak haien atomoen ezaugarrien arabera ordenatuta. Instalazioaren bitartez, Nafarroak eta haren erakunde nagusietako batzuk bat egin dute Nazio Batuekin, 2019. urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea deklaratu baitute.

Erakusketa osatzeko, zientzia-dibulgaziorako beste jarduera batzuk egingo dira Iruñean maiatzean eta ekainean. Aste honetan zehar, astelehen eta azteazken artean, "Pint of Science" edo zientzia tabernetan ekimena egin da Iruñeko hainbat tabernatan. Datorren larunbatean, hilaren 25ean, Naukas hitzaldien programa jorratuko da, oraingo edizioan “Bestelako Munduak” izenburuarekin; hau da, mundu ikusezin, mundu artifizial, mundu estralurtar eta muturreko munduei buruzko zenbait hitzaldi. Horiek guztiak hain urrun daude eta hain presente. Ekainaren 27an, berriz, SciencEkaitza Gala izango da, zientzia-jarduera herritar guztientzat, sari homonimoak ematearekin batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!