La Pamplonesa eta Luis Sabalza, sanferminetako txupinazoa botatzeko hautagaiak

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 22a, 15:08

Maiatzaren 28tik ekainaren 10ra izanen da botoa emateko aukera. Ekainaren 11an jakinaraziko du Udalak nor aukeratu duten.

La Pamplonesa musika banda edo Osasunako presidente Luis Sabalza. Horietako batek jaurtiko du aurtengo sanferminetako txupinazoa. Sanferminetako mahaiak Iruñeko udalari proposatutako hautagaiak dira, eta maiatzaren 28an zabalduko da Iruñeko hiritarrentzat botoa emateko aukera. 

Iruñeko Udaleko Gaiteroen Bandak, Peñen Federazioak, Zabalguneko Auzo Elkarteak eta Gaiarre Antzokiko Fundazioak babestu dute La Pamplonesa bandaren hautagaitza. Luis Zabalzaren hautagaitza Entzierroko Lasterkarien elkarteak proposatu du.

Maiatzaren 28tik ekainaren 9ra izanen da parte hartzeko aukera Civivox sarean, ekainaren 10ra 010 telefonoan edota pamplona.eus webgunean.

100 urte, hiriko soinu-banda gisa

La Pamplonesa musika-bandaren alde egin duten lau entitateek azpimarratu dute aurten instrumentu-taldeak mende bat betetzen duela, hiriari musika eta, bereziki, sanferminetako musika jartzen. Izan ere, gainera, jaietan zeharreko jai- zein protokolo-ekitaldietan duten zereginaz gain, bandari zor zaizkio “peña askoren ereserkiak eta sanferminetako beste partitura batzuk, Turrillas maisuaren eta Silvanio Cervantes jaunaren eskutik jaioak”.

La Pamplonesa Pano sin logo

Halaber, hautagaiaren beste merituetako bat nabarmentzen dute: bandak urte osoa ematen du herri-musika eta musika sinfonikoa hedatzen, Gayarre Antzokiko agertokitik eta interprete gazteendako prestakuntza-programen bidez (La Pamplonesa ikasgelan). Merituen zerrendetako batzuetan, musika-zereginaren gizarte-alderdia ere jartzen da agerian, hainbat entitaterekin egindako elkarlanen bidez, bai kontzertuetan, bai haiek egiten dituzten kanpainetarako laguntzan.

Sabalza: krisialdiaren kudeaketa ona

Entzierroko lasterkariek Luis Sabalza Iriarteren irudiari erreparatu diote, 2014tik Osasuna Klub Atletikoko lehendakaria baita. Sabalzaren meritu pertsonalen deskripzioan zehar, idazkiak aztertzen du zuzendaritzan ekonomia-egoera txarreko une batean sartu zela, zeinean Sadar estadioa eta Taxoareko lursailak ere Nafarroako Gobernuaren esku baitzeuden.

luis sabalza osasuna bilaketarekin bat datozen irudiak

Aurkeztutako agirien arabera, Osasunaren kudeaketan sei urte eman ondoren hauxe da egun: “ordainketa guztiak eginda dituen 60 milioi euroko entitatearen lehendakaria”, denbora horretan kluba ekonomikoki onbideratu baitu, estadioa eraldatzeko zain.
Sabalzari esker ere, aurreko zuzendari eta lehendakarien aurka epaitegian salaketa egin zuenean, artikulatu izan ahal omen zen “Osasuna auzia” delakoa, ebazpenaren zain oraindik auzitegietan dagoena. Azkenik, proposamena egin dutenek azpimarratzen dutenaren arabera, honen kudeaketan inklusioari babesa sustatu da, bai emakumeena kirolean, bai desgaitasunen bat dutenena (Genuine liga), eta kirol-lorpenak erdietsi dira, adibidez, nesken taldea Lehen maila B-ra igo izana eta mutilen taldea, futboleko Lehen Mailara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!