Monjardin kalearen inguruan eginen dute ekimena ikasleekin. Izan ere, azken bost urteetan 28 harrapaketa izan direla ohartarazi du Iruñeko Udalak bakarrik eremu horretan. Azken urteotan neurriak hartzen ari dira harrapaketa horiek ekidin nahian. Oraingoan ikasleekin eginen du lan: 19 zebrabide margotuko dituzte haur eta gaztetxoek. Ikusgarritasuna handitu, segurtasun handiagoa izan eta bidean izan beharreko arretaren garrantzia islatuko dute ikasleek. 5.100 ikaslek hartuko dute parte eta lau ikastetxe izanen dira ariketa horretan parte hartzen.