Musika esperimentala, rock zaratatsua, punka, hard korea… Ibilibide luzea egina duen Irungo taldea dugu hau. 98an sortu zen eta denbora tarte honetan sei disko kaleratu dute. Azkena “Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen” izenekoa abenduan kaleratu zuten , zazpi urteko isilaldi diskografiko baten ondoren.
Europa mailan euskal talde ezagunetako eta baloratuenetakoa, talde berezia zalantzarik gabe.
Gurekin Eneko Aranzasti, talde honetako baterietako bat izan dugu solasean Irrintzi Plaza saioan.