Sasoiko elikagaiak zozketan Iruñeko udal azoketan

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 22a, 07:55

Frutak, gazta, barazkiak edo ta txistorrak zozketatuko dituzte gaur Ermitagaña, Santo Domingo eta Zabalguneko udal azoketan. Gaur goizean, gutxienez, bost euroko erosketa egiten dutenek parte hartu ahalko dute. Hiru azoketan, elikagaien erruleta jarriko da erosleek jokatzeko. Saritan, azokan bertan lor daitezkeen elokagai freskoak.

11. urtea da Azoken Erruleta ekimena martxan jartzen dela udal azoketan, gertuko merkataritza eta bertako produktuen erosketak bultzatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!