Aritz Romeok politika utziko duela iragarri du

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 22a, 07:46

Hamabi urte politikagintzan aritu ondoren iritsi zaio urruntzeko garaia Aritz Romeori: "Nire erabakiz hurrengo hauteskundeetan ez dut errepikatuko zinegotzi gisa, Iruñeko Udalean 12 urte egon ondoren. Nire hautu pertsonala da, eta arrazoiak pertsonalak baino ez dira".

Sare sozialetan konfirmatu du dagoeneko ezaguna zena: "Nire seme-alabak dira politikagintza uzteko arrazoiak. Haiek hazten ikustea da bizitzak ematen dizun esperientziarik handiena eta ez dut galdu nahi.Loturak eta atxikimenduak eraikitzen diren momentuan ez egotea, ez nuke nere burua barkatuko", hala adierazi du Twiterren Aritz Romeok, egun, Iruñeko Udaleko EH Bilduren zinegotziak. Politikan hamabi urtez aritu ondoren urruntzeko garaia iritsi zaiola esan du. Datozen hauteskundeetan ez da zerrendetan izanen eta bizilagunei kalean elkar ikusiko dutela esan die. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!