Gaurko manifestazio eta grebarekin bat egiteko oztopoak salatu dituzte ikasleek. Institutu jakin bateko gatazka dela eta, hainbat ikastetxeetako zuzendaritzek ez baitute eman protestarekin bat egiteko baimenik. Hala eta guztiz ere, Iturrama, Mendillori eta baita Tolosaldetik ere etorritako ikasleak batu zaizkie protestan.