Gero eta intoleranteagoak dira herrialdeak. Gero eta muga eta harresi gehiago ari dira eraikitzen eta horren atzean erakundeen arrazakeria normalizatua dagoela ohartarazi dute. Atzerritarren Legea eta Espainian oraindik badirauten CIE zentroak aipatu dituzte, adibidez.
Gizarteen aniztasunei ateak zabaldu beharrean itxi egiten dizkiete. Kalera ateratzeko deia egin dute: larunbatean manifestazioa eginen dute eguerdiko hamabietan Gazteluko plazatik abiatuta. Ordu bata terdietan aperitiboa egonen da Zabaldin. Horrez gain, egunotan Arrazakeriaren aurkako astea ospatzen ari dira. Gaur, arratsaldeko seietan Zabaldin Atzerritarren Legeaz mintzatuko dira.