Udal informaziorako 6 pantaila digital jarriko dira Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 20a, 12:49

Udalaren informazio, agenda eta abisuak ikusiko dira bertan, enpresek erosten duten publizitatearekin batera.  75 hazbeteko goi definizioko pantailak izanen dira, eduki multimediak zabaldu ahal izateko. Kale eta gurutzebide nagusietan kokatuko dira, kotxeetatik ikusgarriak izan daitezen.

Golem zinemetako bidegurutzean, Bianako Printzearen plazan, Pio XII. ean, Askatasunaren plazan eta Takonera-ren ondoan kokatuko dira pantaila hauek.  Egun Iruñean 52 publizitate kartel  eta 39 erloju eta termometro daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!