78ko sanferminak gogoan plataformak gaur ekinen dio inpunitatearen kontrako zine zikloari

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 20a, 07:55

Inpunitatearen aurkako irudiak goiburuarekin hiru pelikula emanen dituzte. Gainera, film horietan parte hartu dutenek edo zerikusia dutenek hartuko dute parte ondorengo mahai inguruetan. 

Gaur hasiko da 78ko sanferminak gogoan plataformak antolatu duen zine zikloa. Inpunitatearen aurkako irudiak goiburuarekin hiru film eskainiko dituzte Golem Yamagutxi zinematokietan. Pelikulak ikustearekin batera horietan parte hartu dutenek ere izanen dute aukera gaiaz hitz egin eta lanari buruzko hausnarketak egiteko. 

  • Martxoak 20: Copel (Coordinadora de presos en lucha) izeneko pelikula emanen dute. Pepe Uruñuelak gidatutako tertulia ere izanen da. 
  • Martxoak 21: Septiembre del 75 izeneko pelikula emanen dute.Aldolfo Dufourrek gidatutako lana da eta hark emanen du geroko hitzaldia.
  • Martxoak 22: Ocaña, la memoria del sol izenekoa izanen da azkena. Jose Perez Ocañaren bizitza eta obra aztertuko ditu. Ondoren, Raul Lopez Kattalingorri taldeko kideak hartuko du hitza.

Golem Yamagutxin emanen dituzte pelikulak 20:00etan. 3 euroan ikusi ahal izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!