Instituzioekin mesfidati, txikitik eragin nahi dute, klima aldaketari aurre egiteko. Iruñeko lehenengo elkarretaratzean 100 ikasle eta gazte batu dira gaur eguerdian, datozen deialdietan jende gehiago elkartzeko konpromezua hartu dute guztiek. Haiekin batera, azaldu dira Ione Belarra, Podemos-Ahal Duguko diputatua eta Mikel Buil foru parlamentaria, baita Geroa Baiko Itziar Gomez eta Aranzadiko Armando Cuenca zinegotziak ere izan dira.