Hautagaitza bateratua eskatu die Ahal Duguk, Ezker Batua eta Batzarreri Iruñeko Udalerako

Euskalerria Irratia 2019ko martxoaren 15a

Podemos-Ahal Dugu-ko zerrendaburua, Gaxan Sad Irisarrik, bere hautagaitza erretiratzeko prest azaldu da, hiru indarren arteko konfluentzia errazteko. Bere esanetan, egungo egoerak arduraz jokatzeko beharra erakusten du. "%5eko mugak, indar metaketara eraman behar gaitu" adierazi du Gaxanek, "

Elkarrekin aurkeztu eta kontsentsuzko hautagaia adosteko deia egin die Iruñeko Ahal Duguk, Izquierda Ezkerra osatzen duten Batzarre eta Ezker Batuari. "2015ean, %5eko langa pasatu gabe PP eta Ciudadanosen 7.000 bozka, ordezkaritzarik gabe geratu ziren Iruñeko Udalean" azaldu du Gaxan Sad, Podemos-eko hautagaiak, "akatsa zuzendu eta elkarrekin aurkeztuko da eskuina maiatzeko hauteskundeetara, aldiz ezker sozialaren esparruan kontrakoa gertatu daiteke, hiru zerrenda ezberdinekin". Horregatik, ardura eskatu die beste alderdiei, elkarrekin aurkeztu eta ordezkaritza bermatu ahal izateko.

Aranzadi-k begi onez ikusten du konfluentzia eta pasa den astean aurkeztutako "Municipalistas" zerrendarekin bat egiteko gonbitea luzatu die beste alderdiei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!