Udaberriarekin batera ailegatuko da Iruña Loretan jaialdia hiriko parkeetara

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 14a, 14:01

Udalak Iruña loretan jaialdia antolatu du udaberrirako, herritarrek hiriko naturaz eta berdeguneez goza dezaten. Bisita, kontzertu, erakusketa eta ekimen ezberdinen bidez, guztiak Iruñeko bioaniztasun oparoa ikustarazi eta nabarmentzera bideratuko direlarik. Martxoaren 22tik maiatzaren 12ra, hogei jarduera baino gehiago antolatu dira, programa bakar batean batuz bazeuden beste ekimen batzuk, Naturart, komunitate-baratzeak, basoko harribitxiak eta koloretako auzoak besteak beste; horrela batasuna emango zaie, elkarrekiko osagarriak izango dira, eta herritarrei hurbilduko zaizkie.

Iruña loretan gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Mikel Baztan Udaleko Parke, Lorategi eta Berdeguneetako zuzendari teknikoak eta María Bezunartea Turismoko zerbitzuko zuzendariak. Jarduerak guztiak doan izango dira, eta Udalaren webgunean  kontsulta daitezke.

Iruñeko bide publikoetan 3.200.000 metro koadro baino gehiago berdeguneak dira. Zenbait eremutan, gutxi gorabehera 250.000 metro koadrotan (Taconera, Redin...), udal-langileak arduratzen dira mantentze-lanez; eta gainerakoa, ia 3 milioi metro koadro jotzen duten berdeguneak eta 60.000 zuhaitz, kanpoko kontrata-enpresek zaintzen dute, betiere udal-langileen zuzendaritzapean eta haiek gainbegiraturik.

Iruña loretan jaialdiak hiriko Turismoko Plan Estrategikoarekin bat egiten du, horretan turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten den aldetik. Halaber, iruindarrei zein bisitariei begira egindako proiektu bat da, eta lau udal-alorren arteko elkarlanaren ondorio: Hiri Bizigarria, Turismo, Hiri Ekologia eta Kultura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!