Berroeta oroitu dute ehunka lagunek, Donibanen

Euskalerria Irratia 2019ko martxoaren 13a

Argazkia: @ahotsa.info

Hamabost urte dira Espainiako Polizia batek tiroz hil zuela Donibane azoko okina.

Ehunka lagun bildu dira Iruñeko Doninane auzoko Martin Azpilikueta kalean Angel Berroeta gogoratzeko. Hamabost urte dira Espainiako Polizia batek tiroz hil zuela Berroeta kale horretan zeukan okindegian. Iruñeko alkate Joseba Asiron izan da ekitaldian. 

Urteetan jaso duten babesa eskertu du sendiak hitza hartzean. Berroetaren alaba Aitziber Berroetak malkoei ezin eutsiz bere aitari zuzendutako eskututitz bat irakurri du. Txalo zaparrada batekin erantzun diote bertaratutakoek. 

Auzoko bederatzi musikarik abesti bat egin dute egunerako, eta urtero bezala Donibaneko joaldun eta txalapartaren hotsa entzun da kalean. Ekitaldia antolatzen jarraituko dutela adoerazi dute Angel Gogoan ekimenekoek: "Gaur, atzo, bihar eta beti, beti, beti". 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!