Adingabe bati ukituak egiteagatik bi urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 08:49
Villavesarako geltoki bat Sarrigurenen. Arg: Vivir en Sarriguren

Iazko otsailean egin zizkion ukituak 54 urteko gizonak adin txikiko bati villavesa geltoki batean. Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote eta sei urteko urruntzea emakume horrekiko.

Nafarroako Justizia Auzitegiko Lehenengo Sekzioak ezarri dio zigorra 54 urteko gizonezko batik adin txikiko bati ukituak egiteagatik: bi urteko espetxe zigorra eta sei urteko urruntzea emakumearekiko. Villavesa geltoki batean izan zen erasoa 2018ko otsailean. 14 urteko emakumeari sexu abusuak egin zizkiola ebatzi dute. 1.500 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio eta beste 240 euro mehatxu arinak egiteagatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!