Sanduzelai eta Txantrearako igarobide jasangarrien proiektuak

Euskalerria Irratia 2019ko martxoaren 6a

Egun kotxeek okupatuta dituzte kale eta espazioak auzokide eta oinezkoendako berreskuratzea dute helburu ibilbide hauek. Espaloiak zabaldu, aparkatzeko tokiak kendu eta bizikletendako bideak ezarriko dira bakoitzean. Bi kilometroko luzera izanen dute guztira.

Sanduzelai auzoko ibilbideari dagokionez, 935 metroko luzera izanen du eta Juaristi Doktorearen kalean kokatua izanen da. Bertan daude, besteak beste, haur eskola, ikastetxe publikoa eta futbol zelaia. Kotxeendako erraietako bat kendu, aparkalekuak murriztu eta oinezkoendako espazioa zabalduko da.

Txantrean aldiz, Laguntzako Andre Maria eta Oibar kaleak hartuko ditu, bertan dira besteak beste Txantreako Kirol Elkartea eta Virgen del Camino institutoa. 865metro luzera izanen ditu. Oibar kalea oinezkoendako utzi eta kotxeen zirkulazioa beste kaleetatik bideratuko da besteak beste.

Proiektuak ezagututa, auzoetan erakutsi eta ekarpenak egiteko tartea zabalduko da orain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!