Aurkezpenean azaldu moduan, udaltzainek bitartekaritzaren bidez konpondu daitekeen arazoren batekin topatzen direnean, zerbitzu honetara bideratuko lukete. Ez da beraz, bat-batean arazoa konpontzeko zerbitzua, baizik eta epe luzean errepikatuko ez den helburuarekin irtenbidea topatzeko. Udaltzain buruak azaldu duenez, behin baino gehiagotan, bizilagunen arte liskar batera joan behar badira, bitartekaritza zerbitzura bideratuko dute. Zerbitzuko arduradunak azaldu duenez, aurrez aurre eserita, bestearen hitzak entzunda, enpatia landuz…liskarren tenperatura nabarmenki jeitsi eta akordioa lortzeko errazagoa izaten da