14 urteko hiru nerabe aurkitu ditu lurrean botata Udaltzaingoak. Gehiegizko alkohola hartzearen ondorioz intoxikazio etilikoarekin zeuden hiru neskak. Horietako bat bere senitartekoek artatu zuten eta gainerako biak anbulantzian eraman zituzten ospitalera.