German Rodriguezen hilketa Argentinako kereilaren barruan salatuko dute

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 4a, 08:47

Sanferminak 78 Gogoan plataformak duela gutxi eskuratu du 'Martin Villaren Txostena'. Bertan informazio berria aurkitu dute 78ko sanferminetan izandako gertaerez. Dokumentazio hori atxikiko diote Maria Servini abokatuari eta salatu eginen dute.

Ekinbide judizialak abiatuko dituzte Sanferminak 78 Gogoan plataformako kideek jasotako informazio berriaren bidez. Duela gutxi eskuratu dute Martin Villaren txostena izeneko dokumentazio sorta, non, 78ko sanferminetan gertatutakoan informazioa ageri den. Hala, Argentinako kereilarekin batera salatuko dute German Rodriguezen hilketa ere eta Maria Servini abokatuari helaraziko diote informazio berri guztia. 

Horrekin batera, eskuratu berri dituzten txostenak ezkutatzeagatik kereila jarriko diote Espainiako Gobernuari, eta 1978ko sanferminetan gertatutakoari buruzko txosten eta dokumentu guztietarako sarbidea eskatu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!