Xabi Rey presoaren heriotzaren urteurrena gogoratzeko elkarretaratzea debekatu egin du Nafarroako Epaitegiak

Euskalerria Irratia 2019ko martxoaren 1a

Pasa den urteko martxoaren 6an hil egin zen Xabi Rey Puerto de Santamariako espetxean. Bere heriotzaren urteurrena gogoratu eta presoen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldia deitua zen Iruñeko Donibane auzoan martxoaren 6 rako. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak elkarretaratzea debekatu egin du "ETAko kide bati gorazarre eta terrorismoaren biktimen ofentsa" izango delakoan.

Bihar, Donibane auzoan prentsaurrekoa izanen da debeku honi erantzuteko. Deitzaileek azaldu dutenez, Gobernu Ordezkaritzan erregistratutako notifikazioan "Presoen eskubideen aldeko" elkarretaratzea izanen zela adierazten zen. Epaitegiak ordea, Xabi Rey-ren omenaldiari soilik erreparatu egin dio debekua agintzerako orduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!