Gaztetan ETAko kidea izan zen, kartzelatik pasa zen, CCOO-ko zuzendaritzako partaide eta UNAI (Unión Navarra de Izquierdas)-n ere aritu zen. Iruñeko Udalerako hauteskundeetan Euskal Herritarrok-en zerrendaburua izan zen, Aralar-en sartu zen arte. Zinegotzia zelarik, 2006ko Sanferminetako txupinazoa bota zuen. 2007an politika utzi egin zuen.
Albistea ezagututa, beren doluminak erakutsi dituzte sarean Javier Eskubi-rekin alderdikide, udal batza kide eta Peña-kideek.