Datorren astelehenean hasiko dira ikuskaritzak eta martxoarte luzatuko da kanpaina. Atez ate joanen dira, taberna guztien egoera zein den aztertuz. Duten lizentzia eta benetan egiten duten jarduera bat datozen ikusiko da, soinua eta hotsak mugatzeko gailua instalatuta duten, terrazarik badute mahaien kokapena eta estalkien egoera ere aztertuko dute udaltzainek.