Herrien arteko besarkada, neofaxismoaren kontra

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 6a, 07:56

Iruñea Harrera Herria taldeak ekimena egin zuen atzo etorkinei keinu egin eta ultraeskuina hartzen ari den jarrera kritikatzeko. Elkarren arteko besarkada izan zen. 

Gerretatik, goseteaz, gatazketatik, giza eskubideak errespetatzen ez diren lurretatik ihesean asko dira itsasora jotzen dutenak euren etorkizuna hobetze aldera. Emakumeak, gazteak, adinduak, jaioberriak... edozein dago prest atzean uzteko egoera jasanezina eta edozeri eusteko gai dira etorkizun duin bat eskuratzearen alde. Askok galdu dute bizia saiakeran. Itsasoan itota hil dira. Eta bitartean Europak beste alde batera begiratzen segitzen du. Ez die uzten Gobernuz Kanpoko Erakundeei laguntza ematen. Ez dira "pertsona baliagarriak" estatu "aurreratuentzat". Itotzen uzten dituzte. Eta ez da deus pasatzen. "Neofaxismoa" iritsi dela ohartarazteko eta egoera horiei aurre egiteko modu sinbolikoan ekitaldia egin zuen atzo Iruñea Harrera Herriak: herrien arteko besarkada irudikatu zuten. 

Herrien, pertsonen eta giza eskubideen alde

Maiatzaren 5ean eginen den ekimen batek amaitutzat joko du atzo Iruñean ikusi zen ekitaldia. Faxismoari aurre egin nahian nazioarte mailan eginen da ekitaldia: herrien arteko besarkada, pertsonen artekoa eta giza eskubideen aldekoa izanen da. 12:00etan izanen da ekitaldi bateratua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!