Labrit aldapako espaloiak zabaldu eta bidegorri berria izanen da bertan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 5a, 14:15

Iruñeko udalak, erdigunerako bide garrantzitsu honen birmoldaketa sakona planteatu du. Hirirako sarrera berezia da Labritekoa, errepide zaharrarekin, espaloi estu eta %12ko malda duen aldaparekin.  Gipuzkoako etorbidearekin egin bezala, Iruñeko udalak errepideari tokia kendu, espaloiak zabaldu eta bidegorria eraiki nahi du bertan.

 

Labrit aldapatik 10.700 kotxe pasatzen dira egunero hiriko erdikaldera bidean. Hiru bide dituzte autoek, oinezkoendako espaloi estuen aldean. UPNren gobernuen garaian bizikletendako bidea margotu zen espaloietako batean. Publiko egin den proiektuarekin, autoendako bideak 2 izanen lirateke, bat norabide bakoitzean, espaloiak zabalduko dira eta Iruñerako bideko ezkerraldean ere bizikletendako errail bereizitua jarriko litzake.

Iruñeko hirigintza alorrak bere asmoak publiko egin ditu parte hartze prozesua zabaltzeko ataritan. Bizikletaren erabileraren aldeko eragile eta Txantreako auzolagunekin partekatuko da plana, haiek ere ekarpenak egin ditzaten. Urtebetan, Labrit aldapako etorbide berria bukatuta nahi du Iruñeko udalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!