'Trantsizioa: errepresio isilaraziak', jardunaldiak eginen dituzte heldu den astean

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 5a, 12:10

78ko Sanferminak Gogoan plataformak antolatuta mahai inguruak izanen dira otsailaren 12,13 eta 14an Kondestablaren jauregian. 

Disidentzia sexuala eta frankismoaren ondorengo errepresioa izena darama lehen mahai inguruak. Otsailaren 12an izanen da eta hiru parte hartzaile bilduko dira: Mar Cambrolle Jurado (Andaluzia), Eugeni Rodriguez I Gimenez (Katalunia) eta Maite Irazabal Gorroño (Bizkaia). Kattalingorriko Xabier Sanchez ariko da dinamizatzaile lanak egiten. Otsailaren 13an beriz, Preso sozialak borrokan izenarekin Pepe Galan Martin (Madril), Cesar Lorenzo Rubio (Bartzelona) eta Daniel Pont Martin (Girona) ariko dira hizketan. Pepe Uruñuela izanen da kasu horretan dinamizatzailea. Azkenik otsailaren 14an Feminismo intsumisoak trantsizioan izenarekin Justa Moreno Corominas (Madril) eta Mireia Bofill Abello (Katalunia) ariko dira hizketan. Begoña Zabala Gonzalez izanen da dinamizatzailea kasu horretan. 

78ko Sanferminak Gogoan plataformak antolatu ditu hitzaldiak Trantsizioa: errepresio isilaraziak goiburuarekin. Kondestablearenean izanen dira mahai inguru guztiak 19:00etan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!