Harrotu zentroak 1.463 eskabideri eman die erantzuna

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 5a, 07:54

LGTBI informaziorako zerbitzuan eskabideen %61 emakumeak izan dira eta %32 30 eta 49 urte arteko pertsonak. 645 norbanako aholkularitza izan dira eta 104 kontsulta artatu dituzte aholkularitza juridikoaren bidez. 

Informazioa, babesa eta ahalduntzea sustatzeko sortu da Harrotu zentroa. LGTBI pertsonei arreta eskaintzen ari zaie. Zehazki 1.463 eskabide tramitatu dira: horietatik 645 izan dira norbanakoei eskaini zaizkien arreta pertsonalizatuak eta beste 104 kontsulta juridikoak izan dira. 2017an jarri zen martxan Udalaren bultzadaz Harrotu zentra. Bi eremutan ari da bereziki lanean: alde batetik, informazioa helarazten du, babesa ematen du parte hartzearen sustatzea egiten du eta LGTBI pertsonen ahalduntzea ahalbidetzen du; bestetik, aniztasun sexualari eta genero aniztasunari arreta ere eskaintzen dio. 

Goizez eta arratsaldez izaten ditu ateak zabalik Harrotuk: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara. Areto bat du zentroak eta dokumnetazio zentro bat ere bai. San Gregorio kaleko 28.ean dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!