Ondare teknikariak eta foruzainak Maravillas gazteatxean sartzearen kontrako helegitea baztertu du epaileak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 4a, 16:24

Urtarrilaren 4an onartu zuen Iruñeko Instrukzio Auzitegiak foruzainak eta teknikariak Marques de Rozalejo jauregian sartzea baimentzen zuen ebazpena.

Iruñeko Instrukzio Auzitegiko 4. epaileak atzera bota du Foruzaingoa eta Nafarroako Gobernuko ondare teknikariak Marques de Rozalejo jauregian sartzea baimentzen zuen ebazpenaren aurkako helegitea. Urtarrilaren 4an onartu zuen ebazpen judiziala epaitegiak. Urtarrilaren 8an sartu ziren Foruzaingoa eta teknikariak Maravillas gaztetxean.

Marques de Rozalejo jauregiaren inguruan jazotakoen txostena eskatu dio gaur Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen batzarrak arartekoari. Maravillas gaztetxearen miaketan, Alde Zaharreko bizilagunen eskubideak urratu ote ziren jakiteko ikerketan laguntzeko helburuz eskatu du mahaiak txostena. Era berean, Huerta de Peraltako gertaeren inguruko beste txosten bat ere eskatu dio mahaiak arartekoari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!